Apirilaren 10etik 14ra izango da Gazte Astea Zapo Txokon

Urola Kostako Hitza 2007ko mar. 22a, 11:03
Gazte talde bat, iaz, VIII. Gazte Astean egin zen Patata tortilla Lehiaketan.

Ludoteketan ere ekimenak antolatu dituzte

Irekita dago hiruhileko berriko ikastaroetan izena emateko epea

Apirilaren 10etik 14ra izango da aurtengo Gazte Astea Zapo Txokon. Pazko Asteko asteartetik ostiralera bitartean, hainbat ekitaldi antolatu dute: futbito txapelketa, Nuarbera bizikleta irteera, patata tortilla lehiaketa, Lekunberriko Beigorri abentura parkera egun osoko irteera, saskibaloi txapelketa, bitxi ikastaroa, mus txapelketa eta, azken egunerako, sari banaketa eta afari-merienda. Izena eman nahi dutenek ikastetxeetan edo Zapo Txoko gaztelekuan, bertan, egin beharko dute, martxoaren 28a baino lehen. Informazio gehiago Gaztelekuko 943 157161ean telefono zenbakian edo gazteria orrian jaso daiteke.

Gaztetxoek ere bere astea

Iturritxiki eta Txiki Txoko ludoteketatik ere zenbait ekimen antolatu dituzte Pazko Asterako. Apirilaren 10ean "Piraten ginkana" antolatu dute; apirilaren 11rako, berriz, Urrestillara bizikleta irteera. Apirilaren 12an egun osorako irteera egingo dute Txiki Park eta Kristinaeneara. 13an, ostegunean, herri kiroletan trebatzeko aukera egongo da. Eta, hilaren 14an, larunbatean, ikuskizuna eta meriendatxoa antolatu dute. Izena emateko azken eguna martxoaren 28a izango da. Informazio gehiago 943 151179 eta 943 150516 telefono zenbakietan emango dute.

Ikastaro berriak

Lauhilabete honetako ikastaroak bukatu berri dira eta orain ikastaro berriak antolatu dituzte: capoiera, bisuteria, makillajea... Izena emateko azken eguna apirilaren 14a da.