Urrakin eta Bidanian ez dira behar kateak dagoeneko

Uztarria.eus 2007ko mar. 23a, 11:03
Takolo baserri inguruak, asteazkenean.

Eguneraketa (10:15)

Mandubia eta Azkarate ere zabalik daude

Eguraldia hobetzen ari da. Hala, Urraki eta Bidaniako mendateetan autoek eta kamioiek ez dituzte kateak behar. Mandubiko mendatea ere irekita dago. Azkaraten ere ez dago arazorik.

Herrizaingo sailak telefono zenbaki hau jarri du martxan errepideen egoeraren berri emateko: 902 11 20 88 edota ikusi Eusko Jaurlaritzaren trafiko zuzendaritzaren web orrialdea.

Tximista Jesus Maria komentuan

Loiolako bidean Jesus Maria komentuko dorrean tximista batek jo zuen atzo (asteazken) goizeko 3:30ean eta teilatuan sute txikia sortu zen horren ondorioz. Monja batek eman zien abisu su-hiltzaileei eta hauek itzali zuten sua. Ez zituzten monjak komentutik atera behar izan.

Azpeitiko hainbat auzotan ere arazoak sortu ziren asteazkenean. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, Aratz Erreka eta OƱatzen elurra kentzeko makinak lanean ibili ziren eta mantso gidatzeko eskatu dute auzoetan.