Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta hainbat ekimen prest

Uztarria.eus 2007ko mar. 7a, 13:03

Gaur Euskal Herriko emakumeen eskubideen gutuna aurkeztuko dute

Esnearen Ligakoek amatasun baja luzatzea eskatuz sinadura bilketa egingo dute anbulatorio aurrean

Bihar (martxoak 8, osteguna) Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da eta aurtengoan ere hainbat ekimen antolatu dituzte emakume taldeek. Gaur Bilgune Feministak eta Emakume Taldeak Euskal Herriko Emakumeen eskubideen gutuna aurkeztuko dute, esaterako. Bihar, berriz, Esnearen Ligakoek amatasun baja luzatzea eskatuz sinadura bilketa egingo dute Azpeitiko anbulatorio aurrean eta kontzentrazioa ere deitu dute Bilgune Feminista eta Emakume Taldeak egun horretarako.

Urte asko igaro dira martxoaren 8a parekidetasunaren aldeko ekimenez betetzen hasi zela. Parekidetasuna ez da lortu, baina emakumeek aurrerapausoak eman dituzte. 1857. urtera egin behar da atzera egun hori ulertu ahal izateko.

Orduan, 1857an, New Yorken, ehungintza lantegi batean lanean ari ziren emakume batzuk matxinatu egin ziren emakumeen eta gizonen artean parekidetasuna lortu nahi zutelako. Lantegiari su eman zioten eta barruan zeuden emakumeak hil egin zituzten.

.1908ko maiatzaren 3an, Chicagoko alkandora lantegi batean, emakume sozialistek ospakizun bat egin zuten 'Women's Day' izenez ezaguna eta New Yorkeko lantegi hartan gertatutakoa gogora ekarri zuten.

.1911an ospatu zen Europako zati handi batean, lehenengo Emakumearen Nazioarteko Eguna, baina martxoaren 19an izan zen.

.1914an aldarrikatu zen martxoaren 8a emakumeen nazioarteko egun gisa. Boto eskubidea lortzeko ezarri zuten eguna.

Egun horrek hainbat gorabehera izan zituen eta Espainiako Estatuan 1977. urtean berreskuratu zen Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna, Franco hil ondoren

Informazio gehigo eta ekitaldien berri jakiteko: Bilgune Feminista eta Emakume Taldearen bloga