Azpeitiko Udalak sari berezia jaso du Lilatoian

Uztarria.eus 2007ko mar. 7a, 12:03
Irteera aurretik ateratako argazkian azpeitiarrak.

Korrikalari gehien aurkeztu duen herria izan da Azpeitia

Udalak autobusa antolatu zuen Lilatoira joateko

Joan den igandean, martxoaren 4an, burutu zen XVIII. Lilatoi lasterketa herrikoia Donostian. Karrera amaitu ostean sari-banaketen unea iritsi zen eta Azpeitiak ere jaso zuen berea. Azpeitiko Udalari sari berezia eman zioten korrikalari gehien aurkeztu zituen herria izateagatik. “Zuk ere ahal duzu! Etorri lasterka egitera” ekimenaren ondotik etorri da saria. Izan ere, Udalak abian jarritako egitasmoak emakumeak korrika egitera animatu eta Lilatoi lasterketarako prestatzea zuten helburu eta badirudi emaitza onak eman dituela ekimenak. Horrez gain, Azpeitiko Udalak autobusa antolatu zuen, proban parte hartzeko asmoa zuten herriko emakumeentzako.