PSE-EEk Azpeitian udal hauteskundeetan egongo dela baieztatu du

uztarria 2007ko ots. 26a, 16:02

1979tik beti aurkeztu izan du zerrenda

2003an 356 boto lortu zituen

PSE-EEk ere zerrendak aurkeztuko ditu maiatzaren 27an Azpeitian udal hauteskundeetan. Hala baieztatu dute gaur (astelehena) Donostian alderdiko arduradunek, Gipuzkoako zerrendez hitz egitean.

Frankismoaz geroztik egindako udal hauteskundeetan beti aurkeztu izan du PSEk zerrenda Azpeitian. Azkenekoetan (2003koetan) Manoli Uranga izan zen haien zerrendaburua —beste kideak kanpokoak izan ziren— eta 356 boto lortu zituzten. Orduan Espainiako Estatuak Habea plataforma legez kanpo utzi zuela-eta, PSE-EEk zinegotzi bat eskuratu zuen; Uranga bera dabil lan horietan.

Azpeitian PSEk udal hauteskundeetan lortu izan dituen emaitzak:

-1979. 312 boto.
-1983. 446.
-1987. 274.
-1991. 226.
-1995. 225.
-1999. 235.
-2003. 356.