Anbulatorioan lanuztea egin dute

Urola Kostako Hitza 2007ko ots. 6a, 11:02
Azpeitiko anbulatorioko langileak atzoko lanuztean

Osabide programa informatiboak hutsuneak dituela salatu dute

(Urola Kostako Hitza)

Azpeitiko osasun etxeko langileek atzo lanuztea egin zuten, lanerako erabiltzen duten Osabide programa informatikoaren ohiko hutsuneak salatzeko. Gaur egun osasun etxean ordenagailuen bidez ematen dituzte txanda guztiak eta gaixoen osasun historialak ere ordenagailuetan gordetzen dituzte. Osasun etxeko langileek diotenez, Osabide programak arazo asko ematen ditu eta askotan ez diete uzten gaixoen inguruko informazioa bilatzen. Hau guztia sarritan salatu dutela azpimarratu dute, eta hori dela-eta, azkenean lanuztea egiteko erabakia hartu dute.