Familia ugarientzako laguntzak

Uztarria.eus 2007ko ots. 5a, 12:02

Martxoaren 31 da eskaera egiteko azken eguna

Aurten ere familia ugariak direnek, eta Udalak zehaztutako ezaugarriak betetzen dituztenek abantailak izango dituzte kontribuzioan edo Ondasun Higiezinen Gaineko Zergan. Familiaren egoera edota beste zenbait ezaugarriren arabera, abantailak %20tik %50era artekoak izango dira. Bete beharreko ezaugarri horien inguruko informazioa udaletxean bertan jaso ahalko da eta eskaera ere udaletxeko harrera bulegoan egin beharko da. Urtarrilaren 1ean ireki zen izena emateko epea eta martxoaren 31 arte egongo da zabalik. “Familiek urtero egin beharko dute eskaera udaletxean” udaleko arduradunek azaldu dutenez.