Euskal presoen eskubideen defentsan, antzerkia eta maindire ilara

Uztarria.eus 2007ko urt. 25a, 14:01

Topagunearen zaku bete konpromiso ekimenak eragileen babesa jasotzen jarraitzen du

Maindire ilara eta antzerki emanaldia antolatu ditu Topaguneak ostiral honetarako. Eskubide guztien jabe, Euskal Presoak Euskal Herrira! lemapean maindire ilara egingo da 19:00etan bariantean ostiral honetan. Hileroko ekimen horri Topagunearen zaku bete konpromiso ekimena atxiki zaio indarra eman asmoz. Topagunearen ekimen berriaren baitan antolatu dute antzerki emanaldia ostiral honetarako. Euskal presoen eskubideen defentsan, Eman bira… Bestaldea ikusi arte antzerki emanaldia eskainiko dute, Betharramistetan, 22:00etatik aurrera. “Gizarteko hainbat eragileren babesa eta atxikimendua jaso du Topagunearen Zaku bete konpromiso ekimenak”.