Foru Aldunditik aurten 3,4 milioi euro saihesbidea egiteko

Uztarria.com 2007ko urt. 24a, 16:01

Azpeitian bidegorri sarea egiteko 1.350.000 euro bideratuko ditu

Kultur ekipamenduetarako 800.000 euro

Gipuzkoako Foru Aldundiak aurtengo aurrekontuetan Urola Kosta eskualdean diru gehien errepideetara bideratzea aurreikusi du: 110.267.343 euro. Horietatik 60.768.295 euro errepideen mantenurako eta Azpeitiko, Zarauzko eta Zumaiako saihesbideak egiteko dira; gainontzekoa, A-8 errepidearen eraikuntza eta hobekuntzarako da.

Azpeitiko datu zehatzak

Azpeitiko saihesbidea. Guztira 3.400.000 euro bideratuko ditu Foru Aldundiak aurten. Horietatik 400.000 euro Landetako zatiaren obra zuzendaritzarako aurreikusi dute.

Bidegorria. Azpeitiko bidegorri sarea egiteko 1.350.000 euro.

Aitonena. Azpeitiko Aitonenako eraikinean dagoen Bistaeder Eguneko Udal Zentrorako 238.982 euro aurreikusi ditu. San Martin egoitzarako, berriz, 523.754 euro eta inbertsioetarako beste 266.154 euro.

Kirola. Nuarbe Kirol Elkarteari, 3.092 euro.

Etxebizitzak. Nuarbe auzoan, Kaminero etxea bota eta etxebizitza berriak egiteko 685.549 euro aurreikusi dituzte aurtengorako.

Kultur ekipamenduak. Azpeitiko Udalari kultur ekipamenduetarako 800.000 euro ematea aurreikusi du Aldundiak.