Gazteak animatu nahi ditu Odol Emaileen Elkarteak odola ematera

Uztarria 2007ko urt. 12a, 13:01

Azpeitian, iaz, 968 odol poltsa bildu ziren

Gazteen beharra azaldu dute

Pasa den urtean, 900 odol poltsatik gora bildu zituzten Azpeitiko Odol Emaileen elkarteak. Guztira 13 odol ateratze saio egin ziren eta bataz beste 74 odol poltsa jaso ziren saio bakoitzean.

Aurten 30 odol-emaile berri izan dira odola ematen. Abenduan, guztira, 70 emailek odola eman zuten. 2006an, bigarren urtez, Biele enpresan hitzordua izan zuten. Martxoan izan zen eta 31 odol-emate izan zituzten, horien artean, 12 odol emaile berri.

Jende berria behar dutela adierazi du Odol Emaileen elkarteak, gazteak batez ere. Bere garaian odola ematen gazte hasi zirenak urteetan aurrera doazela eta horiek ere enpresetan bezala erretiroa hartu beharko dutela odol-emaile elkartean ere azaldu dute elkarteko kideek. Gazteak animatu nahi dituzte, beraz, odola ematera.

2007an odola emateko egunak:

Urtarrilak 31

Otsailak 28

Martxoak 28

Apirilak 25

Maiatzak 16 eta 28

Ekainak 27

Uztailak 25

Abuztuak 29

Irailak 26

Urriak 31

Azaroak 28

Abenduak 26