San Markoseko zaborra Lapatxera 2009a arte, urtero 35.000 tona

Uztarria 2007ko urt. 3a, 16:01

Denera jasoko duen zaborraren %47 izango da

Sasietak 25.000 tona jasoko ditu eta Urtetak 45.000

Donostialdeko San Markoseko zabortegia urtarrilaren 1ean itxiko zutela-eta (Errenterian dago), lehengo azaroaren erdialdean jakin zen hango zaborra Lapatxera ekarriko dutela —Zarauzko Urtetara eta Beasaingo Sasietara ere bai—, eta orain jakin da 2009a bitartean jasoko dutela, Donostiako Udalarekin egindako akordioaren arabera. Donostiako Udalak erraustegia 2012 erdialdean jarri nahi du martxan.

Akordioaren arabera, Lapatxek urtean 35.000 tona jasoko ditu, gehienez. Denera jasoko duen zaborraren %47 izango da. Sasietak 25.000 tona jasoko ditu eta Urtetak 45.000.

Hiru zabortegiok San Markoseko zaborra hartzeko egokitu egin beharko dute, baina egokitu bitartean ere hango zaborra jasotzeko moduan izango dira, Foru Aldundiak esana duenez.

Lapatxek, Urtetak eta Sasietak gaur egun Gipuzkoako zaborraren %45 kudeatzen dute, eta San Markoseko zaborra jasotzen hasten direnean, herrialdeko dena kudeatuko dute.