Gorka Karapeto izendatu dute 2006ko Azpeitiko Kirolaria

uztarria 2006ko abe. 23a, 19:12
Gorka Karapeto —argazkian erdian—, gaur udaletxean, beste kirolariekin.

Aurten eskalatzen lortutakoagatik eman diote saria

Denera hemeretzi kirolariri eman diete garaikurra gaur, udaletxean

Azpeitiko 2006ko Kirolaria Gorka Karapeto eskalatzailea izendatu dute, gaur udaletxean egindako ekitaldian. Karapetok, Mikel San Juan azpeitiarrak egindako egurrezko eskultura jaso du, Julian Eizmendi alkatearen eskutik.

Gorka Karapeto aurten, kirol eskaladan Euskadiko txapelduna izan da, eta Espainiako kopan hirugarren sailkatu da. Lorpen horiengatik eman diote sari nagusia. Gainontzean, kirolez kirol, eta inork hutsik egin gabe, beste hemezortzi kirolarik jaso dute garaikurra.

Garaikur guztiak banatu ondoren, alkateak hartu du hitza eta "kirolaren kultura eguneroko bizitzan ere zabaldu beharra" aldarrikatu du.

Gorka Karapetoz gainera, kirolez kirol izendatutako kirolariak: Unai Iparragirre (Lagun Onak Txirrindulari Elkartea); Gorka Arregi (Kimura Judo Elkartea); Maider Etxezabal (Izarraitz Igeri Elkartea); Angel Ruiz (Waterpoloa); Ramon Apalantza (Lagun Artea Eskuderia); Alex Astigarraga (Iraurgi Saskibaloi Elkartea); Ruben Aranburu (Lagun Onak Futbol Elkartea); Xuban Uranga (Azpeitiko Karate Elkartea); Gorka Malo (Xeye Atletismo Taldea); Xabier Mendizabal (Ikasberri Kirol Elkartea); Joanes Otamendi (Ilunpe Pilota Elkartea); Nuarbe Sokatira Taldea; Iñigo Benitez (Areto Futbol Taldea); Roman Uzin (Azpeitia Motor Kluba); Juan Peña (atletismoa); Julen Agirrezabalaga (igeriketa); Joxe Luis Albizuri (mendia) eta Enekoitz Aizpuru (atletismoa).