Larunbatean, EHNA egiteko aukera izango da

Uztarria 2006ko abe. 14a, 19:12
Larunbatean, Naziotasun Eskubidearen Eguna izango da.

Larunbatean, Naziotasun Eguna, EHNA ateratzeko aukera berezia izango da

Azpeitian, 2002tik 2006ko urtarrilera arte 808 herritarrek atera dute EHNA

Larunbatean, abenduaren 16an, Naziotasun Eskubidearen Eguna ospatuko da. Hori dela eta, Azpeitian EHNA egiteko aukera berezia izango da.

Tramitazioa udatxean egin behar da, eta horretarako ordutegia, berriz, 10:00etik 12:30ak arte izango da. 2002tik aurtengo urtarrilara arte 808 azpeitiarrek atera dute EHNA.

Aurkeztu beharreko agiriak:

-3 argazki txiki.
-Errolda agiria.
-18 urtetik beherakoek familia liburuaren fotokopia ere aurkeztu beharko dute.
-12 euro.