Ikastopa denda irekiko du Ikasberri Azpeitiko Ikastolak

Urola Kostako Hitza 2006ko abe. 11a, 17:12
Ikastopa denda Erdi Kalean jarriko dute aurten.

Ikastopa denda bihartik (hilak 12) uztarrilaren 5era arte egongo da zabalik

Gazteen hezkuntzan lagungarri izan daitezkeen opariak jarriko dituzte salgai bertan (Urola Kostako Hitza)

Azpeitiko Ikasberri Ikastolak, Ikastolen Elkartearekin batera, asteartetik urtarrilaren 5era arte Ikastopa denda irekiko du Azpeitian.

Denda Azpeitiko Erdi Kaleko 3. atarian jarriko dute aurten (lehen Iriber zegoen tokian), eta bertan euskal kultura eta euskararekin lotura duten puzzleak, denborapasak, pilotak, bideoak, CD-Rom-ak, DVD-ak eta jostailuak egongo dira.

Denda honen bidez, gurasoei sexistak eta belikoak ez diren, eta euskara eta euskal kultura zaintzen dituzten jolasak erosteko aukera erraztu nahi diete Ikastolen Elkartetik. Jolastuz, baloreak irakastea posible dela erakutsi nahi dute eta opari ugari egiten diren urteko sasoi honetan, lagungarri izatea da asmoa.

Ikastopa dendak bihar (hilak 12) barru irekiko ditu ateak eta urtarrilaren 5era arte egongo da zabalik. Bere ordutegia astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara izango da, eta larunbatetan, berriz, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.