Udalak webgunea eraberritu du

Uztarria 2006ko aza. 27a, 19:11
Udalaren webgune eraberritua.

www.azpeitia.net-ek "udaletxean gertatzen denaren berri uneoro izateko" bidea izan nahi du

Udaleko sailekin harremanetan jartzeko aukera eskaintzen du webguneak

Azpeitiko Udalak www.azpeitia.net (.com eta .org bukerak ere bai) webgunea eraberritu du. Webguneko aurkezpenean Julian Eizmendi Azpeitiko aldaketak dioenez, "web orriak bulego birtual erabilgarria eta informazio iturri eraginkorra izan nahi du, bai azpeitiarrentzat, bai Azpeitiko herriaren berri izan nahi duen edonorentzat".

Webgune eraberrituak, "udaletxean gertatzen denaren berri uneoro izateko" bidea izan nahi du, legeak dioena ere betez. Hainbat atal berri estreinatu dituzte.

www.azpeitia.com/.org/.net sei atal nagusitan dago banatuta: Udala, Azpeitian, Azpeitian Zer aldizkaria, Azpeitia ezagutzen, Berriak, Ekitaldiak eta Udal-ordainketak sare bidez.

Udaleko sailekin harremanetan jartzeko aukera eskaintzen du webguneak.