Ingurukoak inguruari begira

Uztarria 2006ko aza. 27a, 17:11
Goiko argazkia: Luis Franzisko LLavoriren argazkia. Behean: Josu Eizagirreren argazkia.

Luis Franzisko Llavori zumaiarra eta Josu Izagirre azpeitiarra izan dira Gure Inguruari Begirada Bat lehiaketako saridun nagusiak

Hautatutako 12 irudiekin 2007ko egutegia osatu dute (Urola Kostako Hitza)

Larunbatean (hilak 25) banatu zituzten Gure Inguruari Begirada Bat V. Argazki Lehiaketako sariak, Azkoitiko udaletxean. Bi modalitatetan banatuta dago argazki sariketa hau. Alde batetik, ingurumenari buruzko alderdi positiboa jasotzen duten irudiak saritzen dituzte, eta bestetik, negatiboak. Gainera, irudi guztiak Azkoitian eta Azpeitian ateratakoak izan behar dute.

Azkoitia-Azpeitia Tokiko Agenda 21ek lehiaketa abian jarri zuenetik, Juan Joxe Agirre azpeitiarrak sari nagusi bat eskuratzen ez duen aurrenengo aldia da V. ekitaldi hau. Aurten, Luis Franzisko Llavori zumaiarrak (alde positiboan) eta Josu Izagirre azpeitiarrak (alde negatiboan) eskuratu dituzte lehen sariak. Bakoitzak 200 euro jaso ditu. 125 euroko beste hamar sari ere banatu dituzte. Honakoentzat izan dira: Ibon Errazu, Mikel Zengotita, Jon Andoni Martin, Juan Joxe Agirre, Joxe Ramon Larrañaga, Pello Romatet, Iñaki Etxenagusia eta Juan Carlos del Pozo. Hautatutako 12 irudiekin 2007ko egutegia osatu dute.