Agustin Jimenezek irabazi du Azkoitiko II. Herri Lasterketa

Uztarria 2006ko aza. 27a, 17:11

Iaz baino 100 lasterkari gehiago atera dira aurtengo lasterketan

Jimenezek 32:07 behar izan zituen lasterketa bukatzeko (Urola Kostako Hitza

.348 korrikalarik hartu zuten irteera larunbatean Azkoitia-Azpeitia Raka Maraton Kirol Elkarteak antolatutako Azkoitiko II. Herri Lasterketan, iaz baino 100 partaide gehiagok. Gizonezkoetan, Agustin Jimenez azpeitiarrak irabazi zuen, eta emakumezkoetan, Edurne Viñas oiartzuarrak; Jimenezek 32:07 denbora egin zuen eta bigarrenak 40:59. Iazko txapeldun Onintza Zeberio azpeitiarra, berriz, hirugarren sailkatu zen.

Parte-hartzaileek herri barruan egindako zirkuitu txikiari itzuli bat eta handiari bi itzuli eman zizkioten, guztira 10 kilometroko ibilbidea osatuz. Herriko enparantzan hasi eta bukatu zuten lasterketa.

Sailkapena:

Gizonezkoak
.1- Agustin Jimenez 32:07
.2- Asier Urdanpilleta 32:14
.3- Xabier Pelaez 32:18

Emakumezkoak
.1- Edurne Viñas 40:59
.2- Josune Unanue 41:36
.3- Onintza Zeberio 41:48