Dagoeneko 125 erregistro uztarria.com-en

Uztarria 2006ko aza. 24a, 18:11

Duela hilabete eta erditik dago martxan erregistro sistema

Oraindik ez al zara erregistratu? Hemen egin dezakezu

Urriaren hasieratik uztarria.com-en iritzia emateko erregistratu egin behar da, eta denbora tarte honetan, dagoeneko 125 erregistro egin dira webgunean.

"Anonimotasuna beste era batera erabiltzeko garaia da eta kalitateko iritzien alde egiteko garaia" dela iritzita, Uztarriako Komunikazio taldeak erregistroa jartzea pentsatu zuen. Horrela, albisteetako eta iritzietako erantzunetan, ‘Euskara’-n, ‘Eztabaida’-n, blogetan eta ‘Di-da’-n iritzia emateko fitxa behin betetzea nahikoa da.

Oraindik ez bazara erregistratu uztarria.com-en, hona hemen jarraitu beharreko pausoak:

Nola erregistratu?

Oso erraza da. Uztarria.com webean iritzia ematen hasi nahi duenak, hasieran fitxa bat bete beharko du, erregistratu.

E-posta eman. Bere e-posta jakinaraziko du (e-posten berri, Uztarriak baino ez du izango eta ez ditu zabalduko).

Sinadura aukeratu. Webean bere idatzietan azalduko den sinadura aukeratuko du; anonimoa edo benetako izena. Beti izen berarekin agertuko dira haren idatziak eta webean ez dira sinadura bereko bi egile egongo.

Pasahitza. Bakoitzak berea izango du.