9.600 euro zezenetatik

Uztarria 2006ko aza. 17a, 11:11

Karitasekoei, San Martin zaharren egoitzakoei eta Sierbak komentukoei 3.200na euro eman dizkiete Azpeitiko zezenketetako arduradunek

Hurrengo urtean saninazioetako zezenketak uztailaren 31n, eta abuztuaren 1ean eta 2an izango dira

Aurten ere banatu dituzte Azpeitiko zezenketetako arduradunek irabaziak. Hain zuzen, honela: 3.200 euro Karitasekoei, beste 3.200 euro San Martin zaharren egoitzakoei eta beste 3.200 Sierbak komentukoei. 9.600 euro denera, hortaz.

"Azkeneko hiru urteetan 34.000 euro banatu ditugu horrela", esan du Joxin Iriarte Azpeitiko zezenketetako batzordeko arduradunak.

Datorren urteko zezenketak noiz izango diren jakinarazi dute: uztailaren 31n, eta abuztuaren 1ean eta 2an. Aurtengoetatik aldaketa, beraz; aurten saninazio bezperan izan delako zezenketa bat (uztailaren 30ean) eta ondorengo egunetan beste biak.