San Martin egoitzako obrak epearen barruan egiten ari dira

Urola Kostako Hitza 2006ko aza. 15a, 11:11

Barruko patioa estali egingo dute eta horrela egoiliarrek urte guztian erabili ahalko dute (Urola Kostako Hitza)

San Martin egoitza berritu eta handitzeko obrak epearen barruan egiten ari dira: "arreikusitako epeak betetzen ari dira".

Obren baitan, aurreikusi gabeko beste lan bat egitea erabaki dute egoitzakoek, "klaustroaren gunea edota patioa, gaur egun lorategia dena eta eraikinaren barruan dagoena estali egingo dela erabaki da. Horrela, egoiliarrak egoteko beste toki bat egokituko da eta egoiliarrak gehitzeak eragindako beharrei erantzungo dio". Gune horretan, igogailu handi bat ere jarriko dute: "Ohean dauden egoiliarrak mugitzeko baliagarria izango da, eta beste batzuen beharra dutenek erabiltzeko aukera izango dute".

Egoitzako arduradunek Kutxak emandako diru laguntza eskertu dute, 300.000 euro emango baitizkiote.