Lasaoko Olaberri baserriaren inguruan sutea piztu da goizean

Uztarria 2006ko aza. 15a, 12:11
Olaberri baserriaren ingurua. (Urola Kostako Hitza)

Sutearen alde bat, baserria dagoen ingurua, kontrolpean dute suhiltzaileek

Bestaldea, bihar arte behintzat zaindu egin beharko dute

7:30ak inguruan jaso du Ertzaintzak sute bat dagoela esanez dei bat, Lasaotik bi kilometrora dagoen Olaberria baserriaren inguruan sutea piztu dela jakinaraziz. 07:50ak aldean bertaratu dira suhiltzaileak. Olaberri baserriaren inguruan sortu denez sutea, lehentasuna baserria babesteari eman diote. Jakinarazi dutenez, dagoeneko kontrolpean daukate baserri ingurua eta orain beste aldean ari dira lanean. Alde hori, haizearen norabidea dela-eta bihar arte behintzat zaindu egin beharko dute.

Sutea sortu den lekuan, orain dela gutxi arte pinudia zegoen, baina gaitzak jota zegoenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak bota egin zuen. Aurreko egunetan inguru hori garbitzen basozainak aritu dira. Gaur goizaldean hego haize handia hasi du, eta sua piztu da.