Bai Euskarari Ziurtagiria dutenen elkartea sortuko dute

Uztarria 2006ko urr. 30a, 14:10

Helburuetako bat, ziurtagiria kudeatzea eta hedatzea da

Azpeitian 40 eragilek daukate ziurtagiria; Euskal Herriak denera 1.343k

Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea sortuko du Kontseiluak otsailean, eta helburuetako bat ziurtagiria kudeatzea eta hedatzea izango da. Horrekin batera, edukiak garatu eta gizarteratuko dira. Era berean, ziurtagiria duten entitateen jarraipena, eragintza eta ebaluazioa egitea du helburu Kontseiluak, eta horien ahalegina komunikatzea eta saritzea.

Ziurtagiria orain dela 6 urte sortu zuen Kontseiluak, eta Euskal Herri osoan 1.343 entitatek eskuratu dute. Haietatik 40 Azpeitikoak dira. Euskalgintza Azpeitian 2003an hasi zen proiektu horrekin.

Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkarteak hiru bazkide mota izango ditu: bazkide babesleak, bazkide erabiltzaileak eta bazkide laguntzaileak.