Hasi da Triku Festa

Uztarria.eus 2006ko urr. 27a, 18:41

Ostegunean, urriaren 26an, hasi zen Triku Festa. Scum To the Leader eta Ainara Ledardonek ireki zuten lau eguneko iraupena izan duen musika jaialdia. Ostiralean, berriz, Nothink eta Anariren emanaldia izan zen plazako karpan 22:00etan hasita. Asteburuan, ostera, Five Twisters, Mondocane, Neubat, Nuke eta Delorean taldeek jo zuten eta kontzertuetan jende ugari bildu zen. Triku Musika Elkarteko kideak oso gustura gelditu dira aurtengo jaialdiak jende aldetik izan duen harrerarekin. (Argazkiak: Oihan Amezua)