Orkatzera ere sartu eta ondasunen inbentarioa egiteko agindu dute

Uztarria 2006ko urr. 23a, 16:10

Espainiako Auzitegi Gorenak hartu du erabakia eta "lehenbailehen" gauzatzeko esan du

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako herriko taberna guztietara sartuko dira batzorde judizialak

Gaur, astelehena, 19:30erako herri batzarra deitu dute udaletxe azpian

Espainiako Auzitegi Gorenak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako herriko taberna guztietara batzorde judizialak bidaliko ditu, lokalen eta ondasunen inbentarioa egin dezaten. "Lehenbailehen" sartzeko agindu du. Besteak beste, Azpeitikora bidaliko ditu, Orkatz Kultur Elkartera (Berria, Gara).

Gorenak esan du Batasunaren ilegalizazioa guztiz gauzatzeko ondasun horien likidazioa ezinbestekoa dela, Batasunak eta herriko tabernek elkarrekin lotura dutela agertzen duten arrastoak daudela uste duelako.