Atzo, asteartea, bota zuten Nuarbeko Kamineroen etxea. Lanak Gipuzkoako Diputazioak iragarritakoa baino hilabete beranduago hasi dira.
Kamineroen etxea
zegoen lekuan, sei etxebizitza egingo dituzte, denak familia bakarrekoak. 950 metro karratuko lur eremuan eraikiko dituzte, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak etxebizitza horiek eskuratzeko lehentasun eskubidea edukiko du.
Kamineroen etxea
bezala ezagutzen zena, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jabetzakoa zen. Orain, etxeak egiteko, lur azal horren eskubidea Etorlur Gipuzkoako Lurra S.A., foru sozietate publikoari ematea erabaki du Aldundiak. Garai batean bideak zaintzen ibiltzen ziren langileen etxea eta biltegia zen Kamineroen etxea
.
Etxebizitzak berriak, 19 hilabetetan bukatuta egotea aurreikusi zuen Gipuzkoa Foru Aldundiak. Beraz, dena ondo joanez gero, 2008ko udarako lanak bukatuta egongo dira.