Betharramdarretako pilotalekuan gradak jarriko dituzte

Urola Kostako Hitza 2006ko urr. 18a, 17:10

Gradez gain, sare metaliko batekin itxiko dute frontoia (Urola Kostako Hitza)

Antzerki Topaketak Izarraitz pilotalekuan egitea erabaki dute udal arduradunek. Erabaki horrek berak aspaldiko beste proiektu bat martxan jartzea eragin du: Betharramdarretako pilotalekukoa ixtea, graden bidez.

Betharramdarretako pilotalekua sare metaliko batekin itxiko dute, gradak jarriko dituzte eta hara sartzeko ate bat ere jarriko dute. "Pilotalekua ixteko proiektua eginda eta bukatuta dago, eta orain egun batetik bestera hasiko dira lanean", azaldu dute Udal Kirol sailekoek.

Era horretan Betharramdarretako pilotalekuak erabilera gehiago izango du, "erramintekin edota modalitate gehiagotan jokatzeko aukera emango du eta, gainera, pilotalekua bera babestu egingo da. Orain, autoak-eta aparkatzen dira bertan eta hango lur zorua puskatu egiten da", diote.

Udal Kirol sailekoek ez dute zehaztu Betharramdarretako obrak noizko bukatuko dituzten.