Wimax teknologiaren inguruko bilera informatiboa izango da Urrestillan

Urola Kostako Hitza 2006ko urr. 17a, 17:10

Euskaltel enpresak komertzializatuko du banda zabala eta telefonia

Bileran, ADSL sistemaren alternatiba ezberdinen inguruko azalpenak emango dituzte (Urola Kostako Hitza)

Epe laburrean, herrian banda zabaleko internet zerbitzua jarriko dute, Wimax teknologiaren bidez. Zerbitzu honek banda zabala eta telefonia eskainiko ditu, eta Euskaltel enpresak emango du.

Euskaltelek, interesatuei azalpenak emateko bilera antolatu du Urrestillako zentro zibikoan. Bilera bihar, asteazkena, izango da, 19:30ean.

Euskalteleko arduradunek, komertzializazio paketeei (prezioak, banda zabala, telefonia eta sustapena) buruzko informazioa emango dute bileran. Wimax seinaleak hartzen dituzten herriko eremuak zeintzuk diren ere azalduko dute Euskalteleko ordezkariek, eta Wimax sistemaren bidez internet izateko beharrezkoak diren azpiegituren ezaugarriak ere zehaztuko dituzte.

Azpeitiko Udalak, gaiak herritarren artean interes handia izan dezakeela uste du, eta horregatik antolatu du bilera informatiboa.

Gainera, nekazaritza eremuetan pertsona interesatuak egon daitezke, leku hauetan ADSL sistema kable bidez jartzeko zailtasunak daudelako. Bilera honetan, ADSL sistemaren alternatiba ezberdinen inguruko azalpenak emango dituzte.