Uztarriaren urriko aldizkaria kalean da

Uztarria 2006ko urr. 10a, 18:10
Arau ordezkatzaileen ingurukoa da erreportaia nagusia.

Datozen urteetan Azpeitia nola aldatuko den eta zer egingo den arautzen dituzten arau ordezkatzaileak, onartzeko bidean dira. Hori dela eta, alderdi politikoetako ordezkariak elkarrizketatu ditu Uztarriak

Beste gaiak: Iñigo Ibarguren, Lehorreko surflarien argazkiak, Joxemi Etxaniz...

Kalean da Uztarriak argitaratzen duen aldizkariaren arau ordezkatzaileen ingurukoa da. Datozen urteetan Azpeitia nola aldatuko den eta zer egingo den arautzen dituzten arau ordezkatzaileak, onartzeko bidean dira. Hori dela eta, alderdi politikoetako ordezkariak elkarrizketatu eta aldaketak jaso ditu Uztarriak.

-Iritzia atalean: Jose Luis Otamendi, Koldo Aldalur, Olatz Prat, Aitor Zinkunegi eta Maria Jesus Aranbururen artikuluak irakurgai.

-Joxemi Etxanizek 1,95 metro neurtzen ditu. 1978-79an, 19 urte zituela, ACB saskibaloi ligan jokatu zuen. Uztarriak elkarrizketa egin dio Etxanizi.

-Klik! Lehorreko surflariak . Horrela definitzen dira Azpeitiko surflari taldea hau. Abuztuan 13 egunez itsasontzian eta tabla gainean ibili dira Maldivetan.

-"Iñigo Ibargurenek":http://www.uztarria.com/herri_aldizkaria/2006/77/02/index_html liburua idatzi du; argitaratzen saiatu da, baina ez du argitaratzerik lortu. Elkarrizketa batean azaldu ditu Malanjeko taupaden atzetik liburuaren inguruko kontuak.

-Jakitekoa atalean. Zokoa elkartekoen soziedadea bota egin behar dute eta, behin-behinean, pare bat urtean Ustarri bodegoian izango dute egoitza.

-Euskalduntzearen hasiera . Zaragozatik Azpeitira etorri dira Chuse Miguel Vicente Chusemi eta Miguel Angel Arbues. Euskara ikasteko beharra sentitu eta euskaltegian izena eman dute aurten. Beraien esparientziak bildu ditugu.

Horiek, eta beste hamaika kontu jorratu dira 77. zenbakian.

Uztarria jasotzeko zer egin?

Uztarria aldizkaria (hilabetekaria da) etxean edo dena delako tokian jaso nahi duenak, 943 15 03 58ra deitu besterik ez du. Azpeitiko herri aldizkariak gaur egun 2.500 aleko tirada du.