EA berriro bakarrik aurkeztuko da udal hauteskundeetara

Uztarria 2006ko ira. 15a, 19:09

EAJrekin koalizioan Azpeitian behin aurkeztu da: 2003an

Eusko Alkartasuna 1987tik ari da parte hartzen udal hauteskundeetan

Eusko Alkartasuna (EA) udal eta foru hauteskundeetan berriro bakarrik aurkeztuko da; 2007ko maiatzekoetan, hain zuzen. Alderdiko zuzendaritzak duela bi aste hartu zuen erabakia eta atzo, osteguna, nazio batzarra egin zuten, gaiaz hitz egiteko.

Erabaki hori dela eta, EA Azpeitian berriro bakarrik aurkeztuko da hurrengo urtean. Ez zuen hala egin 2003ko udal hauteskundeetan, EAJrekin koalizioan aurkeztu zelako, Hego Euskal Herri osoan bezala. Azpeitian orduan baino ez dira biak elkarrekin aurkeztu udal hauteskundeetan.

EA 1986an sortu zen eta 1987tik hartu du parte udal hauteskundeetan.

Udal hauteskundeetako Azpeitiko emaitzak:

1987:
Errolda: 10.010.
Botoak: 7.168.
EAJ: 2.940 boto; 8 zinegotzi.
EA: 2.466 boto; 6 zinegotzi.
HB: 928 boto; 2 zinegotzi.
EE: 411 boto; zinegotzi 1.
PSE: 274 boto.

1991:
Errolda: 10.258.
Botoak: 6.790.
EAJ: 3.305 boto; 9 zinegotzi.
EA: 1.770 boto; 5 zinegotzi.
HB: 1.038 boto; 3 zinegotzi.
EE: 326 boto.
PSE: 226 boto.

1995:
Errolda: 10.763.
Botoak: 7.342.
EAJ: 3.030 boto; 8 zinegotzi.
EA: 2.101 boto; 5 zinegotzi.
HB: 1.459 boto; 4 zinegotzi.
PP: 287 boto.
PSE-EE: 225 boto.

1999:
Erroldak: 11.299.
Botoak: 8.575.
EAJ: 3.141 boto; 7 zinegotzi.
EH: 2.923 boto; 6 zinegotzi.
EA: 1.744 boto; 4 zinegotzi.
PP: 351 boto.
PSE-EE: 235 boto.

2003ko udal hauteskundeak:
Errolda: 11.263.
Botoak: 8.269.
EA-EAJ: 5.459 boto; 15 zinegotzi.
PSE-EE: 356 boto; zinegotzi 1.
PP: 355 boto; zinegotzi 1.
-Datu horiek ofizialak dira. Habeak kaleratutako datuen arabera —Habea legez kanpo utzi zuen Espainiako Justiziak— , berak 2.027 boto eskuratu zituen. Horren ondorioz, EAJ-EAko 13 zinegotzi lortuko zituzkeen eta Habeak lau.