Gazteria Sailak zazpi ikastaro antolatu ditu

Uztarria 2006ko ira. 8a, 16:09

Ikastaroetan izenemateko azken eguna irailaren 26a izango da

Zapo Txoko gaztelekuan egingo dira ikastaro gehienak

Udaleko Gazteri sailak ikasturte berrirako zazpi ikastaro antolatu ditu; sukaldaritza, lerroko patinak, eneagrama, taichi, capoeira, aisialdiko begirale ikastaroa eta aisialdiko zuzendari ikastaroa.

Ikastaroak urrian hasi eta abenduan bukatuko dira, aisialdiko begirale ikastaroa ezin ezik. Hau, martxoan bukatuko baita.

Ikastaroen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, edota izena emateko Zapo Txoko Gaztelekura joan behar da edo 943 157161 telefono deitu daiteke. Gazte Informazio Bulegoa astelehenetik larunbatera 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era egongo da zabalik; astelehen goizetan eta larunbat arratsaldetan itxita egongo da. Zapo Txoko gaztelekua, berriz, astegunetan 17:00etatik 20:30era egongo da zabalik; larunbatetan 16:00etatik 20:30era ere irekita egongo da. Ikastaroetan izena emateko azken eguna irailaren 26a da.

Ikastaroak

Lerrokako patinak (hasiberrientzat):
-Irakaslea: Iban BurgaƱa.
-Eguna: astearte eta ostegunak.
-Ordua: 19:30etik 20:30era.
-Tokia: Zapo Txoko Gazteku kanpoan.
-Iraupena: urriaren 3tik, abenduaren 14ra.
-Ikasle kopurua: 20 pertsona.
-Prezioa: Gazte, ikasle edota langabetu txartela dutenentzat ikastaroak 30 euro balioko du, gainerakoentzat 35 euro.

Eneagrama 3.maila:
-Irakaslea: Julia Leon.
-Eguna: larunbat eta igandeak.
-Ordua: larunbatetan 10:00etatik 20:00etara; eta igandetan, 10:00etatik 15:00etara.
-Tokia: Sindikatu Zaharreko 1. solairuan.
-Iraupena: irailaren 30etik, abenduaren 11ra.
-Prezioa: Gazte, ikasle edota langabetu txartela dutenentzat ikastaroak 30 euro balioko du, gainerakoentzat 35 euro.

Sudalkaritza (hasiberrientzat):
-Irakaslea: Ander Oruesagasti.
-Eguna: asteleheneak.
-Ordua: 18:30etik 20:30era.
-Tokia: Zapo Txokoko sukaldean.
-Iraupena: urriaren 9tik, abenduaren 11ra.
-Ikasle kopurua: 10 pertsona.
-Prezioa: Gazte, ikasle edota langabetu txartela dutenentzat ikastaroak 40 euro balioko du, gainerakoentzat 45 euro.

Taichi:
-Irakaslea: Viola Egeter.
-Eguna: asteazkenak.
-Ordua: 10:00etatik 12:00etara.
-Tokia: Zapo Txokon.
-Iraupena: urriaren 4tik, abenduaren 20ra.
-Ikasle kopurua: 15 pertsona.
-Prezioa: Gazte, ikasle edota langabetu txartela dutenentzat ikastaroak 40 euro balioko du, gainerakoentzat 45 euro.

Capoeira:
-Iraskela: Igor Ezpeleta.
-Eguna: larunbatak.
-Ordua: 11:00etatik 13:00etara.
-Tokia: Zapo Txokon.
-Iraupena: urriaren 28tik, abenduaren 16ra.
-Ikasle kopurua: 15 pertsona.
-Prezioa: Gazte, ikasle edota langabetu txartela dutenentzat ikastaroak 30 euro balioko du, gainerakoentzat 35 euro.

Aisialdiko begirale ikastaroa:
-Zuzendaritza: Kurkudi eskola.
-Eguna: larunbat eta igandeak.
-Tokia: Azkoitian eta Azpeitian.
-Iraupena: urriaren 21etik, martxoaren 31ra.
-Ikasle kopurua: gehinez 25 pentsona.
-Prezioa: 360 euro.

Aisialdiko zuzendari ikastaroa:
-Zuzendaritza: Kurkudi eskola.
-Eguna: larunbatak.
-Tokia: Azkoitian eta Azpeitian.
-Iraupena: urriaren 21etik, abenduaren 16ra.
-Ikasle kopurua: gehinez 25 pentsona.
-Prezioa: 200 euro.