Jabi Agirre Poissyko kartzelara aldatu dute

Uztarria 2006ko ira. 5a, 20:09

Jabi Agirre preso azpeitiarra Fresnesetik Poissyko kartzelara emaman zuten abuztuaren 29an

Agirrek egindako protestaldien ondorioz mediku asistentzia izatea lortu du

Astebete darama Jabi Agirre azpeitiar presoak Poissyko (Frantzia) kartzelan. Abuztuaren 29an aldatu zuten Fresnesetik (Euskal Herritik 911 kilometrora) kartzela horretara. Poissyko kartzela Euskal Herritik 951 kilometrora dago.

Jabi Agirrek osasun arazoak ditu eta mediku asistentzia lortzeko hainbat protestaldi egin izan ditu kartzelan berak. Agirrek kartzela barruan protestaldiak egiteaz gain, bere lagunek Moulinseko kartzelara martxa ere egin zuten. Horretaz gain, Azpeitiko Udalak kartzela horretako zuzendaritzari gutun bat ere bidali zion Jabi Agirre herritarrarentzat mediku asistentzia eskatuz. Protestaldi horien ondorioz, Fresnesen medikuak ikustea lortu zuen eta gaur egun tratamendu bat jarraitzen du. Bere senideek adierazi dutenez "Jabi bera ere lasaiago dago" tratamendua jarraitzen duenetik.

Hona hemen Jabi Agirreren Helbide berria:

Jabi Agirre Odriozola

11341

Maison Centrale, 17 rue de l`Abbaye

-78303 POISSY

Beste azpeitiar presoak, deportatuak eta iheslaria:

-Juan Carlos Arruti Paterra (Puerto Santa Maria kartzelan daukate preso, Azpeititik 1.132 kilometrora. Espainia).

-Xabier Etxeberria Txapi (Mureten preso, 349 kilometrora. Frantzia).

-Joseba Segurola Xegu(Onsyn preso, 880 kilometrora. Frantzia).

-Gotzon Aranburu (Villenan preso, 760 kilometrora. Herrialde Katalanak).

-Jose Antonio Cau (La Santen preso, 1.000 kilometrora. Frantzia).

-Juan Manuel Bereziartua Pakea (Venezuelan daukate deportatuta).

-Maria Angeles Artola (Venezuelan deportatuta).

-IƱaki Etxarte (Kuban deportatuta).

-Iker Iparragirre (iheslaria).