Emakumearen Mahaiak ikastaroak antolatuta ditu ikasturte berrirako

Uztarria 2006ko ira. 5a, 17:09

Ikastaroak urrian hasiko dira

Guztira zazpi formazio ikastaro izango dira; sukaldaritza makrobiotikoa, antzerkia, gitarra, chi-kung, argazki digitala, Nola utzi erretzeari eta Elkarrizketak eta amodioaren inguruko desadostasunak

Emakumearen Mahaiak ikasturte berrirako zazpi ikastaro antolatu ditu; sukaldaritza makrobiotikoa, antzerkia, gitarra, chi-kung, argazki digitala, Nola utzi erretzeari eta Elkarrizketak eta amodioaren inguruko desadostasunak.

Ikastaro guztiak urrian hasiko dira eta iraupen desberdinekoak izango dira; batzuk gabonak aurretik bukatu dira, besteak, berriz, udaberrian.

Ikastaro hauetan izena eman nahi duenak Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetara jo beharko du, edo 943 157192 telefono deitu. Ikastaroetan izena emateko epea irailaren 22an itxiko da.

Ikastaroak

Elkarrizketak eta amodioaren inguruko desadostasunak:

-Irakaslea: Jose Luis Vazquez.
-Eguna: astearteak.
-Ordua: 15:00etatik 17:00etara edo 18:00etatik 20:00etara.
-Tokia: Aitonena I. 3 solairua.
-Iraupena: urriaren 3tik, azaroaren 14ra.
-Ikasle kopurua: 20 lagun.
-Ikastaroa elebitan eta dohainik izango da.

Sukaldaritza makrobiotikoa:
-Irakaslea: Estefania Sadenberger.
-Eguna: asteazkenak eta larunbatak.
-Ordua: asteazkenetan 15:30etik 19:30era; larunbatetan, berriz, 10:00etatik 14:00etara.
-Tokia: Aitonena Ieko sukaldea.
-Iraupena: urriaren 4tik, azaroaren 29ra.
-Ikasle kopurua: 15 lagun.
-Ikastaroa gazteleraz izango da, eta dohainik.

Antzerki hastapenak:
-Irakaslea: Alaitz Olaizola.
-Eguna: ostegunak.
-Ordua: 15:00etatik 19:00etara.
-Tokia: Aitonena I, 1. solairua.
-Iraupena: urritik maiatzera.
-Ikasle kopurua: 15 lagun.
-Ikastaroa euskaraz izango da eta ez da ezer ordaindu beharko.

Nola utzi erretzeari:
-Irakaslea: Minbiziaren aurkako elkartea.
-Eguna: astearteak.
-Ordua: 18:00etatik 19:30era.
-Tokia: Aitonena I, 1. solairua.
-Iraupena: urriaren 3tik abenduaren 12ra.
-Ikasle kopurua: 12 lagun.
-Ikastaroa euskaraz izango da eta ez da ezer ordaindu beharko.

Argazki digitala:
-Irakaslea: BegoƱa Arzuaga.
-Eguna: astelehenak.
-Ordua: 16.00etatik 18:00etara.
-Tokia: Enparan dorretxea.
-Iraupena: urriaren 2tik, abenduaren 4ra.
-Ikasle kopurua: 14 lagun.
-Ikastaroa elebitan izango da, eta 20 euro balio du.

Chi-kung:
-Irakaslea: Prexen Letamendia.
-Eguna: ostegunak.
-Ordua: 18:00etatik 20:00etara.
-Tokia: Aitonena I, 1. solairua.
-Iraupena: urritik, apirilera artea.
-Ikasle kopurua: 20 lagun.
-Ikastaroa gazteleraz izango da, eta hilean 25 euro ordaindu beharko dira.

Gitarra:
-Irakaslea: Amaia Garmendia,
-Eguna: astelehenak.
-Ordua: 15:00etatik 17:00etara.
-Tokia: Aitonena I, 3. solairua.
-Iraupena: urritik maiatzera arte.
-Ikasle kopurua: 10 lagun.
-Ikastaroa euskaraz izango da eta hilean 22 euro ordaindu beharko dira.