Kamioi gidari bat hil da Sistiaga Errekako harrobian

Uztarria 2006ko uzt. 19a, 18:07
Kamioia istipua gertatu den lekuan dago oraindik.

Istripua eguerdian gertatu da

Kamioi gidariak, 41 urte zituen eta azkoitiarra zen

Gizonezko bat hil da gaur, 12:00ak aldera, Sistiaga Errekako harrobian. Antza denez, gidatzen ari zen kamioia irauli eta gidaria hil egin da.

Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak jakinarazi duenez, J.J.O.C. da kamioi gidaria eta istripua gertatu den unean harrobian ari zen lanean. Oraindik ez dakite istripua zerk eragin duen.

Kamioi gidaria azkoitiarra zen. Hileta elizkizunak bihar, osteguna, 19:30ean Azkoitiko parrokian izango dira. Sistiaga Errekako harrobian bihar ez dute lanik egingo. Ostiralerako, berriz, ELA, LAB, ESK eta STEE-EILAS sindikatuek deituta elkarretaratzea egingo dute 11:30ean harrobian bertan.

Informazio gehiago Berria.info, gara.net eta urola-kostakohitza.info webguneetan