Karasusaneko etxea desalojatu dute ertzainek

Uztarria 2006ko uzt. 8a, 15:07

Gaur goizeko bederatziak aldera etorri dira ertzainak eta etxea desalojatu dute

Gaur 19:00etan plazan batzarra egingo dute

Gaur goizean, 9:00ak aldera, Ertzaintzaren hiru furgoneta eta Patrol bat joan dira Karasusan etxe aurrera eta 10:00 alderako etxe barruan zeuden bederatzi lagunak aterata zituzten. Gaur 19:00etan plazan batzarra deituta dago, eta hilaren 15ean etxebizitza eskubidea aldrrikatzeko manifestazioa egingo da herrian.

Astelehen arratsaldean okupatu zuten Karasusaneko lehen solairua. Asteartean, ertzainak etxe aurrera azaldu ziren bi aldiz; lehenengoan etxejabearekin eta bigarrengoan eskuan paper bat zutela. Baina ez ziren etxera sartu.