San Inazio eta Jesusen Lagundiaren inguruko erakusketa

Uztarria.eus 2006ko eka. 29a, 19:49

Loiolako San Inazio hil zela 450 urte beteko dira aurten. Hori dela-eta udan hainbat ekitaldi izango dira. Gaur (ekainak 29) Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak zabaldu duen erakusketa izan da lehena. San Ignazio eta Jesusen Lagundiaren inguruko erakusketa Jose Juan Gonzalez De Txabarrirekin (Gipuzkoako Diputatu Nagusia) Juan Maria Uriarterekin (Donostiako Gotzaina) eta Juan Miguel Arregirekin (Jesusen Lagundiko Probintziala) batera zabaldu du Lehendakariak.