San Inazio eta Jesusen Lagundiaren inguruko erakusketarekin hasi dira loiolatarraren urteurreneko ospakizunak

Uztarria 2006ko eka. 29a, 18:06
Espiritualtasunaren tunelean afitxa batzuei begira

Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariak zabaldu du Loiolako erakusketa

San Inazio hil zela 450 urte beteko dira aurten; hori dela-eta ekaina eta iraila bitartean hainbat ekitaldi izango dira

Uztailaren 31n, Loiolako San Inazio hil zela 450 urte beteko dira aurten. Efemeride hori ospatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Azpeitia eta Azkoitiko udalek, Jesusen Lagundiarekin batera ospakizun egitaraua osatu dute, ekaina eta iraila bitartean garatuko dena.

Gaurko ekitaldia, lehenengoa izan da. Loilako Santutegian San Inazio eta Jesusen Lagundiaren inguruko erakusketa zabaldu dute, eguerdian, Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariak zabaldu du Loiolako erakusketa Joxe Joan Gonzalez Txabarrirekin (Gipuzkoako Diputatu Nagusia) Juan Maria Uriarterekin (Donostiako Gotzaina) eta Juan Miguel Arregirekin (Jesusen Lagundiko Probintziala) batera. Azpeitiko alkate Julian Eizmendi ere han zegoen, baina Azkoitikoa ere.

Aurretik, meza izan da Loiolako Basilikan eta irteeran herriko gazteek musika eta dantzarekin hartu dituzte agintariak.

"Espiritualtasunaren tunela" eta Jesusen Lagundiaren ondare unibertsalaren erakusketa dira gaur zabaldutako gunearen ardatz nagusiak. "Espiritualtasunaren tunelean" San Inazioren ikuspegitik espiritualtasunaren lau faseak azaltzen dira. Barne-haurnasketarako eremua da, San Ignazioren gogo-jardunetan murgiltzen lagunduko duena. Izan ere, barne ezagutzarako eredu izan zitezen idatzi zuen San Inaziok Gogo-jardunak. Obra horrekin, munduan jarduteko eta Jainkoaren hitza hedatzeko metodo pertsonala sortu zuen.

Bisitariak ia ilunpetan abiatuko dira tunelean barrena eta argiz beteriko areto batean amaituko dute. "Fase" bakoitzak, San Ignaziok bere bilakaera erlijiosoan egindako gogoeten adierazpen esanguratsuenetakoak eskaintzen ditu.

Eta Lagundiaren ondare unibertsalaren osagai adierazgarriak, berriz, hauxek dira:

  • San Ignaziok eta Xabierko Frantziskok erabilitako makilak.
    - Grecoren Kristoren irudia. Espiritualtasunaren tunelean.
    - Tondoak. Iñigo eta bere lagunak Jainkoari jarraituko diotela boto eginez, eta Pablo III eta - Jesusen Lagundiaren sorrera.
    - Liburua: "formula instituto".Ed:1578.
    - Lagundiaren sorreraren faksimilak,
    - Ovidioren parnasoaren lehen zatia.
    - Trentoko kontzilioaren historia.
    - Montesquieuren legeen izpiritua.
    - La pragmatica. Carlos III.
    - Ratio Studiorum.
    - Astrolabio bat, sextantea eta iparrorratza.
    - Landare fosilak eta intsektu disekatuak.
    - Manuel de Larramendiren Hiztegia.
    - Euskararen Berri Onac Agustin Kardaberaz.
    - *Dictionaire basque-française eta française-basque* Pierre Lhande.
    - Nemesio Otañoren Suite Vascaren partitura eta bere biolina.
    - Xabierko San Frantziskoren gutunak.
    - KaKemono.
    - Erredukzioen mapa

Gaurko ekitaldian ateratako argazkiekin osatutako bilduma ikusteko egin klik hemen

Ospakizun ekitaldiak

Gaur zabaldu den erakusketa iraunkorraz gain, kontzertu zikloa, argitaratu gabeko testu eta Loiolako Santutegiaren argazkiak biltzen dituen liburuaren argitalpena eta hainbat ekitaldi erlijioso izango dira. Ekitaldi hauek ekaina eta iraila bitartean izango dira. Hauxe hurrenez hurren egutegia:

  • Ekainaren 29an Loiolako Basilikan, 10:00etan Meza.
    - Uztailaren 1ean Loiolako Basilikan, 20:00etan Peñaflorida kapera. - Uztailaren 2an, Loiolako Basilikna, 12:45ean Azpeitia-Azkoitia Inaziori eskainitako jaialdia
    - Uztailaren 8an, Loiolako Basilikan, 20:00etan XVIII-21- Musique des Lumieres. Musika ekitaldia.
    - Uztailaren 15ean Loiolako Basilikan, 20:00etan Esteban Elizondo, organularia.
    - Uztailaren 22an 17:30ean Jon Sobrino jesulagunaren hitzaldia.
    - Uztailaren 22tik 30era 19:30ean San Ignazioren bederatziurrena, Loiolako Basilikan.
    - Uztailaren 31an 12:00etan Loiolako Inazioren Eguna.
    - Abuztuaren 1ean Loiolako Basilikan 11:00etan Eukaristia Donostia, Bilbo, Gasteiz, Iruña eta Baionako elizbarrutietako gotzaiak aldarean direla.
    - Abuztuaren 5ean, Loiolako Basilikan, 20:00etan Compañia Musical.
    - Abuztuaren 20tik 26ra gogo-jardunen gaineko mundu biltzarra.
    - Irailaren 2an Loiolako Basilikan, 20:00etan Carlos Mena, kontratenorea, eta Juan Carlos Rivera, bihuela jolea.
    - Irailaren 3an Loiolako Basilikan 12:00etan Eukaristia Etchegaray kardenala buru dela.