Oñatzen ere festa giroa izango da sanjoanetan

Urola Kostako Hitza 2006ko eka. 23a, 12:06
Iazko sanjoanak Oñatzen.

Asteburuan, musika, kirola eta jai giroa izango da nagusi auzoan (Urola Kostako Hitza)

Eskualdeko herri eta auzo gehienetan ospatzen dira sanjoanak eta baita Azpeitiko Oñatz auzoan ere. Bihar, larunbata, hasiko da jai giroa auzoan: 11:30ean meza izango da, eta ondoren hamaiketakoa izango da trikitilariek alaituta.

Iluntzean, berriz, auzokoen afaria izango da, eta trikitilari eta bertsolariek alaituko dute.

Igandean izango da San Joan jaietako azken eguna. Meza nagusiaren ostean, harrijasotzaile eta aizkolarien erakustaldia izango da. Arratsaldean, berriz, pilota partidak eta dantza saioa izango dira.