Argindarra joan da herriko zati handi batean

Uztarria 2006ko eka. 21a, 14:06

Duela ordubete inguru joan da argia; Alde zaharreko hainbat tokitan bueltatu da

Iberdrolak Danona atzean duen generadorea hondatu delako joan da argia

Azkeneko albistea (Ekainak 21, 15:00): 13:00ak aldera argindarran bueltatu da Loiolabide, Arana Goikoa eta Etxea-alai auzoetara

Herriaren zati handi batean argia joan da ordubetez (Uztarria ere argirik gabe egon da). Hain zuzen ere, Alde Zaharrean, Damaso Azkue inguruan, Harzubia inguruan, Arana kalean, Arana Goikoan, Etxe-alai auzoan, Santutxon eta Loiolako Inazio Hiribide inguruan. Uztarriak jakin duenez, Danona atzean Iberdrolak duen generadorea hondatu da, eta ondorioz herrian argia joan da.

Argindarra 12:00ak pasatxo zirela bueltatu da herriko zenbait gunetara, baina ez toki guztietara; Loiolabide, Arana Goikoa, Etxea-alai inguruetan argirik gabe daude oraindik. Iberdrolak adierazi duenez "Loiolako Inazio Hiribidean dago matxura eta 13:00ak alderako" konponduko du.

Azkeneko albistea (Ekainak 21, 15:00): 13:00ak aldera argindarran bueltatu da Loiolabide, Arana Goikoa eta Etxea-alai auzoetara