Albizu eta Aranaga, Tourrera ez

Uztarria 2006ko eka. 20a, 17:06

Gorospek Euskaltel-Euskadiko beste bederatzi ziklista aukeratu ditu

Uztarriak aurten ere antolatuko du Pourra lehiaketa

Joseba Albizu eta Andoni Aranaga txirrindulariak ez dira aurten Tourrean izango Euskaltel-Euskadirekin, Julian Gorospe zuzendariak beste bederatzi ziklista aukeratu dituelako: Iban Mayo, Haimar Zubeldia, Unai Etxebarria, Iñaki Isasi, Gorka Verdugo, Iñigo Landaluze, Aitor Hernandez, Daviz Lopez eta Iker Camaño. Haietatik, Verdugok, Hernandezek eta Lopezek lehen aldiz korrituko dute Tourrean.

Uztailaren 1ean hasiko da Tourra, Strasbourgen. Euskaltel-Euskadik seigarrenez irtengo du munduko probarik garrantzitsuenean.

Andoni Aranagak aurten hartu du parte itzuli handi batean —Giroan—, baina utzi egin behar zuen, arazoak fisikoengatik.

Uztarriak aurten ere antolatuko du Pourra lehiaketa. Urtetik urtera gero eta jende gehiagok hartzen du parte Pourrean. Hurrengo astean emango ditu Uztarriak aurtengo lehiaketari buruzko xehetasun gehiago.