Azpeitian 407 etxebizitza berri egitea onartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Urola Kostako Hitza 2006ko eka. 15a, 11:06

Etxebeltz-Izarrako 208 etxebizitza babes ofizialekoak izango dira, eta Julian Elorza hiribideko 20, tasatutakoak

Soreasun, berriz, 69 etxebizitza libre egingo dituzte (Urola Kostako Hitza)

Etxebeltz-Izarran 318, Soreasun 69 eta Julian Elorza hiribidean 20 etxebizitza egitea onartu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak.

Foru Aldundiak hartu berri duen erabakiaren arabera, 407 etxebizitza berri egingo dira Azpeitian. Horietatik 228 babes ofizialekoak edota tasatuak izango dira. "Era honetan, Azpeitiko Udalak urbanizazio berria egin dezake Etxebeltz-Izarran", diote Aldundiko ordezkariek.

Soreasuko 1.020 metro koadro Alde Zaharreko gunean sartu dituzte. Kultur ekipamenduetarako 2.912 metro koadro jarri dituzte. Horretaz gainera, etxebizitzak egingo dituzte.

Etxebizitzak

Guztira 407 etxebizitza egingo dituzte, eta horietatik 228 babes ofizialekoak edota tastutakoak izango dira. hiru lekutan egingo dituzte etxeak: Etxebeltz-Izarran, Soreasun eta Julian Elorza hiribidean.

Etxebeltz-Izarra
Tokia. Loiolako hiribidea eta Urola ibaiaren arteko lurretan egingo dituzte. hegoaldean, 4.000 metro koadro dituzte.
318 etxebizitza.
-%65 babes ofizialekoak izango dira. Hau da, 208.

Hiritartzea
-Hiritartze proiektuan gutxieneko 16 metroko tartea errespetatu beharko dute etxearen eta ibaiaren artean.
-Loiolarako errepidetik etxebizitza berrietara sartzeko biribilgune berri bat aurreikusi beharko dute.

Soreasu
69 etxebizitza. Etxebizitza libreak izango dira.

Julian Elorza Hiribidea
Tokia. Kuartel zaharra bota eta bertan egingo dituzte. Udalaren lursaila da.
20 etxebizitza. "Udalak berak sustatutako prezio tasatukoak izango dira".