Kanpoko igerilekua larunbatean zabalduko dute

Uztarria 2006ko eka. 8a, 16:06

Astegunetan eta jaiegunetan ordutegi berdina izango da: 11:00etatik 20:00etara zabalduko dute

Kanpoko igerilekua larunbatean, ekainaren 10ean, zabalduko dute. Aurten, ehun egunez edukiko dute irekita: ekainaren 10etik irailaren 17ra arte.

Igerilekuaren ordutegia astegunetan eta jaiegunetan berdina izango da: egunero-egunero egongo da zabalik. Goizeko, 11:00etan irekiko dute, eta arratsaldeko 20:00ak arte zabalik izango da.

Iazko denboraldian igerileku irekian jasotako datuak:

  • Kanpoko igerilekua 100 egunez egon zen zabalik.
  • Guztira 42.834 bisita izan zituen. Batez beste, eguneko 428 lagun.
  • Ekainetik irailera bitartean, uztaila izan zen jende gehien bildu zuen hilabetea: 18.546 lagun. Ondoren, ekaina (11.047), gero abuztua (10.664) eta azkenik, iraila (2.577).
  • Jende gehien izan zen eguna, uztailak 14a izan zen: 1.506 lagun. Gutxien, berriz, abuztuaren 21a eta irailak 13a: bietan, lagun bakarra.
  • 11 egunetan mila lagunetik gora izan ziren.
  • Uraren tenperaturari dagokionez, ekainaren 22an 27,8º-koa zen eta irailaren 18-an 17,5º-koa.