Joxe Takolo bekara bi proiektu aurkeztu dituzte

Uztarria 2006ko eka. 9a, 15:06

Proiektuak aurkezteko lehen epean ez zen inor aurkeztu eta maiatzaren 31ra arte luzatu zuten

Orain, bi proiektu aurkeztu dituzte; Ansabereko orratzetan bide berri bat eta Troll 2006 espedizioa

Aurten, bi proiektu aurkeztu dira 'Joxe Takolo Bekara'; Ansabereko orratzetan bide berri bat eta Troll 2006 espedizioa. Maiatzaren 31ean bukatu zen proiektuak aurkezteko epea eta hurrengo astean jakitera emango dute bekaren irabazlea zein den.

Hasiera batean bekara proiektuak aurkezteko epea, martxoaren 1etik 31ra bitartean jarri zuten, baina denbora horretan ez zen proiekturik aurkeztu. Horren aurrean, epea maiatzaren 31ra arte luzatu zuten Udaleko arduradunek eta tarte horretan bi proiektu aurkeztu dituzte.

Asanbereko orratzetan bide berri bat espedizioa Gorka Karapeto (iaz ere aurkeztu zuen proiektu bat) azpeitiarrak eta Arkaitz Maiz etxarriarrak osatzen dute. Espedizio honen helburua, Pirinioetan dagoen Ansabereko orratzetan bide berri bat irekitzea da.

Troll 2006 espedizioa, berriz, lau nafarrek osatzen dute; Joseba Balda, Aritz Aparicio, Kepa Eskribano eta Ion Balda dira espedizio kideak. Laukotea, momentu honetan Norvegian da aurkeztutako espedizioa burutu nahian.