Entrenamendu irekiak areto futboleko bi taldeetan

Uztarria 2006ko eka. 1a, 17:06

Azpeitiko Areto Futbol Taldea K.E-ak entrenamendu irekiak martxan jartzea erabaki du

Entrenamenduak, kiroldegian asteazken eta ostegunetan 19:00etan izango dira

Azpeitiko Areto Futbol Taldea Kirol Elkarteak entrenamendu irekiak antolatu ditu hurrengo asteetarako bere bi taldeetan jokalari berriei sartzeko aukera emateko. Aipatutako entrenamenduak, asteazken eta ostegunetan izango dira kiroldegian 19:00etatik aurrera.

Deialdia, batez ere, "Hirugarren A Mailara igo berri den talde filialean jokatzeko interesa dutenei" egongo lirateke zuzenduta.