Ostiralean hasiko dituzte Sanjuandegi auzoko Udaberri festak

Urola Kostako Hitza 2006ko mai. 31a, 13:05
Igande eguerdian dantzari txikiak izango dira Sanjuandegin.

"Helduen artean, festetako saloiko dantzen erakustaldiak arrakasta izan ohi du", dio Maialen Orbegozok (Urola Kostako Hitza)

Sanjuandegin Udaberriko festetako atariko ekitaldiak ari dira egiten egunotan. Festei hasiera, ordea, ostiralean emango diete auzotarrek. Sanjuandegiko festetako batzordekoak buru-belarri dabiltza, jaien bezperetan, azken kontuak lotzen. "Festa egunetan lan fisikoa izaten da gehiago, baina aurretik psikologikoki nekatzen gara, bata eta bestea prestatzen eta lotzen", dio Maialen Orbegozo Sanjuandegiko Festetako batzordeko kideak.

Hilabeteak dira, ostiralean hasiko diren festak antolatzen hasi zirela; hamar-hamabi lagunek jardun dute. "Aurrena, ni neu eta anaia hasi ginen festak antolatzen, eta gero gertukoak animatu genituen lana egiteko. Azkenean, 10-12 lagun ibili gara. Baina gainontzean, ez da jende asko animatu antolaketa lanetarako", dio Orbegozok.

Aurreko urteetan izandako ekitaldi batzuk berriro ere antolatu dituzte aurten. "Saloiko dantzen erakustaldira jende asko joaten da, batez ere heldua. Arrakasta izaten du. Batzuek urteroko ohitura bezala hartuta daukate, eta ekitaldi hori ezin da kendu egitarautik". Larunbatean izango da, 22:30ean, Jose Antonio Agirre plazan.

Aurten, musika kontzertua herriko taldeekin osatu dute: Dzart, Eztake eta 12 Tribu-k joko dute ostiralean. "Lehen, kanpoko taldeak ekartzen genituen, baina diru piloa gastatu eta oso jende gutxi etortzen zen. Iaz, herriko talde bat jarri genuen, eta aurten, kontzertua bertakoekin osatzea erabaki dugu".

San Juandegiko Jaietan egitaraua:

Maiatzak 31, gaur
22:00. Peke musika taldea.

Ekainak 1, osteguna
21:00. Mus Txapelketa, Ongi Etorri erretegian.
Ekainak 2, ostirala
20:00. Txupinazoa.
20:05. Erraldoi eta buruhandiak Juan Antxieta Muiska Eskolako ikasleekin.
23:00. Kontzertua. Eztake, Dzart eta 12 Tribu taldeekin.

Ekainak 3, larunbata
11:00. Zilindrada handiko motorren eta aintzinako autoen karabana eta erakusketa.
12:30. Haur parkea, igerileku aurrean.
12:30. Triki poteoa Xapre eta Furrirekin.
14:30. Auzo bazkaria.
19:00. Barrnetxea abesbatzarekin poteoa.
19:30. Erraldoi eta buruhandiak Juan Antxieta Musika Eskolakoekin.
22:30. Saloiko dantzen erakustaldia, Jose Mari Orbegozorekin. Segidan, KiƱu taldearen kontzertua.
01:00. Txaranga.

Ekainak 4, igandea
06:00. Txokolatea.
07:00. Sokamuturra.
09:00. Salda eta pintxoak.
11:00. Azpeitiko Udal Musika Bandaren kalejira.
11:30. Loiolabide Zahar elkartean hamaiketakoa.
12:00. Dantzari txikiak.
16:30. Haurrentzako pottokak eta zezenak.
18:30. herri kirolak.
21:00. Suzko zezena.