Bruesa Gipuzkoa saskibaloi taldea Azpeitian izango da

Uztarria 2006ko mai. 29a, 18:05

Bihar, asteartea, Iraurgi Saskibaloi Taldeko tabernara joan dira 12:30ak aldera

Bruesak aurreko astean ACB Ligara igotzea lortu zuen

Bruesa Gipuzkoa Basket saskibaloi taldekoak bihar, asteartea, Azpeitian izango dira. 12:30ak aldera Iraurgi Saskibaloi Taldearen tabernara joango dira.

Bruesa Gipuzkoa Basket aurreko asteazkenetik ACB Ligako taldea da. Hori ospatzeko bihar Arantzazura doaz, eta bidean geldialdia egingo dute Azpeitian.