Josu Bereziartuak ezin izan du Kangchenjungako tontorra egin

Uztarria 2006ko mai. 26a, 13:05

Mikel Zabalza eta Juan Vallejorekin batera 'Al Filo'-ko espedizioan da Bereziartua

Azken saio asteburuan egin zuten, baina gailurretik 150 metrora gelditu ziren

Aurreko egunetan Yalung Kang mendian ez saiatzeko erabakia hartu ondoren, Kangchenjunga(8.586) mendiko tontor nagusira igotzen saiatu dira Mikel Zabalza, Juan Vallejo eta Josu Bereziartua, azpeitiarra. Azken saioa egin zuten asteburuan, baina ekaitz bortitz bat tarteko, gailurretik 150 metrora eman zuten buelta. Ez zuten zorterik izan, haiek saioa egin bezperan eta hurrengo egunean oso eguraldi os egin baitzuen.

Juan Vallejo eta Mikel Zabalza iaz, Joxe Takolo Beka irabazi zuen Euskal espedizioa Baintha Brakk 2005 espedizioko kide izan ziren Eduardo Martinez Lobera, Juan Mari Iraola Aranzadi eta Txus Lizarragarekin batera. Orduan ere, eguraldi txarra tarteko, ez ziren gailurrera iritsi.