Santioetarako bukatuko dituzte zezen-plaza egokitzeko lanak

Uztarria 2006ko mai. 22a, 16:05
Zezen-plazako hegoaldeko harmailetarako sarbidea egokitzeko lanak aurrera doaz.

Txikeroak hobetu eta hegoaldeko harmailetarako sarbidea egokituko dituzte

Lanek, bi hilabete inguru iraungo dute

Aurreko astean hasi zituzten zezen-plazako txikeroak hobetzeko lanak. Aldi berean, hegoaldeko harmailetara heltzeko bidea erosoago eta seguruago izateko lanekin ere hasi dituzte.

Zezenak gordeta izaten dituzten ukuiluak hobetzeko eta zezen-plazara iristeko pasadizoaren hobetze lanen lehen faseak, 175.000 euroko aurrekontua du. Lan hauek, Santio jaietarako bukatuta egotea espero dute Udaleko arduradunek.