Iñaki Etxezarretak irabazi du XV. Herri Mailako Amuarrain Txapelketa

Uztarria 2006ko mai. 22a, 14:05

Txapelketan 77 arratzalek parte hartu dute, inoiz baino gehiago, eta 92 amuarrain harrapatu dituzte

Amuarrain handienaren saria Aitor Cidek eskuratu du; 358 gramoko amuarraina arrantzatuz

Igandean (hilak 21) jokatu zen XV. Herri Mailako Amuarrain Txapelketan infantil mailako Iñaki Etxezarreta izan zen irabazlea; bost amuarrain harrapatu zituen. Txapelketa, Txalintxo Elkarteak eta Zumaiako Anade Elkarteak antolatu zuten, eta 77 arrantzalek parte hartu zuten, inoiz baino gehiago. 42 parte hartzailek harrapatu zituzten amuarrainak eta guztira 92 amuarrain harrapatu zituzten.

Amurrain handienaren saria Aitor Cidek irabazi zuen, 358 gramoko amuarraina arrantzatu baitzuen.

Sailkapena:

Infantilak
.1-Iñaki Etxezarreta (Bost amuarrain)
.2-Hodei Korta (Lau amuarrain)
.3-Joxin Aizpuru (Lau amuarrain)
.4-Egoitz Beristain (Lau amuarrain)
.5-Alex Aizpuru ( Lau amuarrain)

Alebinak
.1-Xuban Beristain (Bost amuarrain)
.2-Pello Arrue (Lau amuarrain)
.3-Julen Lopetegi (Bi amuarrain)
.4-Adrian Ugartetxea (Bi amuarrain)
.5-Ander Kerejeta (Bi amuarrain)