XV. Herri Mailako Amuarrain Txapelketa jokatuko dute igandean, Urola ibaian

Urola Kostako Hitza 2006ko mai. 18a, 16:05

Azpeitiko Txalintxo Elkarteak eta Zumaiako Anade Elkarteak antolatu dute

Alebin eta infantil mailakoentzako da arrantza lehiaketa (Urola Kostako Hitza)

Aurten, XV. aldiz antolatu dute XV. Herri Mailako Amuarrain Txapelketa. Igandean, maiatzaren 21ean, jokatuko da Urola ibaian, Enparan Dorretxea eta Okerkua baserria bitartean. Azpeitiko Txalintxo eta Zumaiako Anade Elkarteak dira antolatzaileak, Azpeitiko Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Alebin (1995, 1996, 1997, 1998 eta 1999 urtean jaioak) eta infantil (1992, 1993 eta 1994 urtean jaioak) mailako arrantzale gazteak 08:30ean elkartuko dira Enparan Dorretxearen aurrean, eta 09:00etatik 12:00etara arrantzan jarduteko aukera edukiko dute. "Gehienez bost amuarrain harrapatzeko aukera daukate parte-hartzaileek. Beraz, bost amuarrain aurrena harrapatzen dituenak txapelketa irabazi egingo du", dio Roman Urrestillak, txapelketaren antolatzaileetako batek.

Urola ibaian amuarrain gutxi dagoenez, ostiral goizean antolatzaileek 200-300 amuarrain botako dituzte ibaira. "Botatzen ez baditugu haurrek amuarrainik ezingo dute harrapatu", dio Urrestillak.

Parte hartzaile ugari izaten da Herri Mailako Amuarrain Txapelketan, baina sari asko banatzen dute, eta denentzako opariak egoten dira. "Txapelketa antolatzen laguntzen diguten erakundeek eta enpresek emandako diruarekin erosten ditugu sariak eta opariak". Arrantzarako materiala zozketa bidez banatzen dute parte hartzaileen artean. Txapelketan parte hartzeko, LarraƱaga Kirolak-en eman behar da izena.