Labaka, selekziora

Uztarria 2006ko mai. 17a, 20:05

Euskadik igandean lagunarteko partida jokatuko du Galesen kontra, San Mamesen

Labakaz gain, Realetik beste sei jokalari deitu dituzte

Mikel Labaka, Realeko futbolaria, Euskadi selekziora deitu dute Jose Angel Iribar eta Mikel Etxarri hautatazaileek.

Euskadik hilaren 21ean Galesen kontra jokatuko du lagunarteko partida, San Mamesen (Bilbo), 20:15ean, eta Labakaz gain, beste 17 jokalari deitu dituzte, gaur (asteazkena) emandako agerraldian jakin denez.

Reala. Labaka, Riesgo, Gabilondo, Rekarte, Mikel Alonso, Garrido eta Prieto.
Athletic. Guerrero, Etxeberria, Lafuente, Urzaiz eta Llorente.
Osasuna. Krutxaga, Raul Garcia eta Puñal.
Alaves. Edu Alonso eta Sarriegi.
Bolton. Ivan Campo.